martes, 30 de noviembre de 2010

gabonetako errezeta

Bizkotxo errezeta

Blogaren estatistikak begiratzen norbait bizkotxo errezeta bilatzen sartu zan. Ez neban gogoratzen baina gabonetako mezuan noizbait bizkotxo errezeta jarriko nebala idatzi neban, hortaz, hamen doa.
Osagaiak
  • 3 arrautz/limoizko yogurta 1
  • Olioa (limoi yogurtaren ontziaren erdia)
  • Azukrea (2 yogurt ontzi)
  • Legamia
  • Irina (3 yogurt ontzi)
Protokoloa
Ezer baino leheen labea 170ºtan berotzen jarri. Ontzi batean hiru arraultzak irabiatu, guzti hau eiteko sukaldean postreak eiteko erabiltzen den hagazka horietako bat erabiltzea gomendatzen dizuet. Limoi yogurta gehitu eta irabiatu, holan osagai guztiak banan banan. Osagaietan yogurt ontzia neurri moduan erabilten dot, oso erabilgarria baida proportzioak mantentzeko; yogurta, olioa, azukrea, legami poltsatxoa eta irina gehitu banan banan; irina hiru eta pixkat gehiago erabili ohi dot, masa on bat lortu arte. Gero molde batean jarri eta labean 170º ingurutan utzi 40-45 bat minutuz; labeko zein 'solairutan' jartzen den garrantzitsua da, nik erdialdetik pixtat beherago jartzen dot, bakoitzak bere labea nolakoa den ikusita erabaki beharko dau, baina gogoratu barrukaldetik ere egin behar dela! Denbora hori pasa ostean barrutik egin den zihurtatzeko galtzorratz bat erabili bizkotxoa zulatzeko, garbi ateratzen bada prest dago, zeozer ataratzen badu oinino ez dau prest. Baina, guzti hau soilik teoria da, onena frogatzea da, lehengotan ez da primeran aterako baina praktika hartuz bizkotxo goxo-goxoak egingo dituzue!

No hay comentarios:

Publicar un comentario